Euskaltzaindia,euskara
Euskaltzaindiaren sortzea (1918-1919)
Eusko Pizkundearen barnean (1876-1936) eta testuinguru jakin batean (Oñatiko Eusko Ikasketen Batzarreko egunetan) sortu zen Euskaltzaindia, hau da, euskara goreneko kultur baliotzat harturik berori babestu eta sustatu nahi zen unean.
XIX. mendeko hainbat euskaltzalek jada azpimarraturik zuen, lehenagotik ere, hizkuntzaren defentsarako Akademia baten premia (Ulibarri, 1832; Aizkibel, 1856; Abadia eta Duvoisin, 1862; Manterola, 1880; Artiñano, 1886), eta, hain zuzen, XX.eko lehen hamarkadetan jakitun eta herritarren elkarte ezberdinek ere eskatu zuten halako erakunde bat lehenbailehen eratzea.
Azkenik, atzerriko (Bonaparte, Van Eys, Schuchardt, Dodgson, Gavel, etab.) eta geure herriko ikertzaileek (Campión, Azkue, Urkixo, etab.) lagundu zuten asmoa, eta, aldi berean, garaiko herritarren elkarte euskaltzaleek (Euskal Esnaleak, adibidez). Horri guztiari esker sortu zen giro egokia hizkuntzaren Herrialde Historikoetako Herri Erakundeek Akademiaren Hizkuntza Erakundea sor zezaten.
Horretarako lehen ekimena Bizkaiko Aldundian jaio zen, eta ondoren atxiki zitzaizkion asmo horri penintsulako beste lurraldeetako hiru aldundiak (1918), eta horren ondorioz onartu zen lehenengo Arautegia eta juridikoki eratu Euskaltzaindia (1919ko urrian). Urtebete geroago hasi zen bere bidea egiten Akademiaren buletin ofiziala gertatu den Euskera aldizkaria, Erakundearen arauak eta ikerlanak jaso izan dituena.
Euskaltzaindiko barne-erakundeztapena eta eraketa honela laburbil daiteke gaur egun: Gobernu-Zuzendaritza bat du, lehenik, bere Euskaltzainburuarekin, Buruorde, Idazkari eta Diruzainarekin. Zuzendaritzakide dira, halaber, Ikersailburua eta Jagonsailburua. Bestalde, Erakundearen osoko bilkurak hilabetero egin behar dira, gutxienez. Indarrean dagoen Arautegiaren arabera 24 dira euskaltzain osoak, eta mugatu gabe dagoen urgazle kopuru bat izan daiteke, gainera.
Euskararen lurralde osoa dauka bere barrutitzat Euskaltzaindiak, Bilbon du bere egoitza nagusia, eta Baiona, Donostia, Iruñea eta Gasteizen ordezkaritzak ditu.
www.euskaltzaindia.net

0 Comments:
Post a Comment
<< Home